Bizitza pozten digute hurbileko produktuek eta ekoizleek. Proiektu bakoitzaren atzean
dauden pertsonak eta lana ezagutzeak. Bizitzak poztu egiten gaitu modu kontzientean
jateak, janaria prestatzeak eta kontsumitzeak.
Eguneroko erosketa-saskia ekoizle txikien inguruko produktuekin hornitzen dugu:
barazkiak, ogia, gaztak, haragia, kontserbak, ardoa, hestekiak…
Olako produktua da, lanbideak, balioa, denda txikiak, tenporaltasuna, ekoizle txikiak,
familia-proiektuak, kolorea, zaporea, kontsumo kontzientea, hurbiltasuna, auzoa,
pertsonak, egia, identitatea eta benetakotasuna.
EKOIZLEAK dira Olakoren arima eta bere lanbideei balioa eman nahi izan diegu.
Kontsumitzaile eta ekoizleen komunitate txiki bat, INGURUNEAREKIN, LURRAREKIN
ETA PAISAIAREKIN konprometitutako pertsonen iraultza txiki bat. Iraultza honen parte
izan nahi dugu.
Aurrera!!
Aurrera!!